EÑAUT BETI ZUREKIN!!!!!!

•15 diciembre 2009 • Dejar un comentario

http://www.diariovasco.com/20091215/al-dia-local/familia-enaut-recibe-carino-20091215.html

KAIXO DENOI:

Larubatean Lazkaoko bizlagun bat hil zen. Eñaut zuen izena eta 32 urte besterik ez zituen. Bera San Benitoko irakaslea zen eta  Lazkao osoan oso maitatua zen pertsona bat. Eskiatzen zegoela beste hiru lagunekin erori egin zen eta nabarituko duzuen bezala bertan galdu zuen bizitza.  

Albiste hau niretzako oso gogorra izan zen eta nola ez lazkaotar guztientzako. amaiera tragiko honi buruz informazio gehiago nahi baduzuen hemen txertatzen dizuet abilste bat.

Anuncios

TALDEKO HAUSNARKETA

•14 diciembre 2009 • Dejar un comentario

 HAU DA IKT KLASERAKO ESKATU DIGUTEN AZKENEKO LANA.

GURE  TALDEKO HAUSNARKETA PERTSONALA EGITEA. GURE IRITZIA JAKIN NAHI BADUZUE

IRAKUR EZAZUE ETA SARTU BEHIAN!!!

Taldeko azken hausnarketa

PSIKOMOTRIZITATEA HAUR HEZKUNTZAN

•14 diciembre 2009 • Dejar un comentario

 KAIXO!!!!

GURE WEBQUEST-AREN IZENBURUA PSIKOMOTRIZITATEA HAUR HEZKUNTZAN DA.

 LAN HAU EGITEKO, ANE PUERTA, OLATZ URTEAGAK ETA NIK EGIN DUGU.

IKUSI NAHI BADUZUE SARTU HEMEN

SERIOUS BABY

•8 diciembre 2009 • Dejar un comentario

BEYONCE-REN ORDEZKARIA

•8 diciembre 2009 • Dejar un comentario

LAZKAON AIRE LIBREKO IGERILEKUAK

•8 diciembre 2009 • Dejar un comentario

Apirilean hasi nahi dituzte aire libreko igerilekua egiteko lanak Lazkao Proiektua eginda dago eta lanak apirilean hasita 2010. urterako bukatzea espero dute udal arduradunek. arkaitz apalategi Lazkaoko Udalak apirilean hasi nahi ditu kanpoko igerilekua egiteko lanak. Atzo bukatuko zen lanen lizitazioak lortzeko epea, baina dagoeneko proiektua eginda dago eta finantzazioa lortu dute. Estatuaren inbertsio fondotik diru laguntza jasoko duela Udalak egitasmo horretarako. Denera 919.000 euroko aurrekontua dute lan hauek egiteko. LKS enpresak egin du igerilekuaren proiektua. Kiroldegiaren gainean dagoen 6.000 metro koadroko lur sail batean eraikiko dute. Sail horretan bi putzu eta hainbat berdegune jarriko dituzte. Igerileku handienak 314 metro koadroko azalera izango du. Bigarrena txikiagoa izango da, haurrentzako pentsatua; horrek 60 metro koadro izango ditu. Aldagelak, eta janaria eta edaria erosteko makinak ere jarriko dituzte. Proiektuan aurreikusten denez igerilekurako sarbidea Santa Madalena eta San Jose kaleetatik egingo dute, eta ez kiroldegiaren barrualdetik. Gainera, San Jose kalean egin nahi duten errepide berria ere kontuan hartu dute egitasmoa idazterakoan. Lanak egiten apirilean hasita, datorren urterako bukatu nahi dituzte obrak. Hala, 2010. urteko udarako zabalik egongo lirateke igerilekuak. Aurretik herriko beste proiektu batzuetan egin duten moduan, eraikin horrekin ere «energia berriztagarrien aldeko apustua» egin dute. Hala, plaka termikoak jarriko dituzte, aldageletako ura eta igerilekukoaren zati bat berotzeko. Igerilekuaren zorua estaltzeko, berriz, birziklatutako beirarekin egindako gresitezko baldosak erabiliko dituzte. Baldosak Lazkaoko Ezarri lantegian egindakoak izango dira.

GABONAK ATE JOKA!

•8 diciembre 2009 • Dejar un comentario

GABONAK ATE JOKA DITUGU ETA LAZKAON URTE GARAI HONETAN DUGUN EGITURATUA EZ DA NOLANAHIKOA. UGARIA EZ EZIK ABERATSA. ABESBATZEN ETA MUSIKA ESKOLAREN EGUBERRI EMANALDIAK, HIRUGARREN MUNDUA EZAGUTZEN, JAIOTZA BIZIDUNA, OLENTZERO, ERREGE, LIBURU AZOKA … BAKAR BATZUK AIPATEZAGATIK ETA AZKENIK GURE GUREA DUGUN LAZKAOTARRON AINTZINAKO FESRTA ASTOTXO FESTA.

OLENTZERO

Sn Benito ikastolako guraso batzuen ekimenez, egin zen iaz lehenengoz Olentzeroren jeitsieraren antzezpena. Aurten ere, hilaren 24an,  arratsaldeko 18:30 aldeko San Prudentzio auzotik irtengo da Olentzero, ikastolako ikasleak argi zuziekin bidea egiten dioten bitartean. Plaza Nagusira iristean, txalaparta joaz egingo zaio harrera. olentzereo sua piztu, eta lazkaotarrek banatzen zaizkien txotxak sutara botako dituzte, su berriaren iritsiera  sinnbolizatuz, olentzerrok berria irakurtzeb duen bitartean. ospakizuna birbiltzeko, herriko bi abestalde kantari arituko dira  eta bertara hurbiltzen diren herritarrek, “Hato hator´´ abestuko dute.